PRIBATUTASUN POLITIKA

IZAERA PERTSONALEKO DATUEN TRATAMENDUA

2020ko otsailaren 1ean eguneratua

Danatek servicios audiovisuales s.l. hemendik aurrera, Danatek. Danateken kezka edo arduretako batzuk dira erabiltzen ditugun izaera pertsonaleko datuak eta izaera pertsonaleko datuen babesaren alorrean indarreko araudia zehatz-mehatz betetzea (besteak beste, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa eta 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, DBLO garatzen duen Araudia onesten duena).

Hori dela eta, pribatutasun-politika honen bitartez jakinarazi nahi diogu gure webguneko erabiltzaileari nolako datu-tratamendua egiten dugun Lazkanomusikadenda, eta horri esker, beharrezko informazio guztia jasoko du inprimaki bat betetzean edo posta elektroniko bat guri bidaltzean izaera pertsonaleko datuak eman nahi dizkigun erabakitzeko.

Kalitate-printzipioa

www.danatek.net  webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie harremanetarako prestatutako posta elektronikoko helbideen bitartez edo gure webguneko sail desberdinetan dauden inprimakien bitartez interesatuak eskaintzen dizkigun izaera pertsonaleko datuak egokiak, garrantzitsuak eta nahikoak izango direla, horiek eskuratu nahi izateko ditugun helburu zehatz, argi eta legezkoei dagokienez eta helburu horien eremuari dagokionez.

Datu pertsonal hauek ez ditugu erabiliko datu horiek eskuratu nahi izateko ditugun helburuekin bateraezinak diren beste batzuetarako.

Jasotzen ditugun izaera pertsonaleko datuak zehatzak izango dira, eta eragindakoaren egungo egoerari egiatasunez erantzunez eguneratuko dira.

Gure webgunearen bitartez jasotzen ditugun izaera pertsonaleko datuak baliogabetzeari ekingo diogu ofizioz, horiek jaso edo erregistratu nahi izateko ditugun helburuei begira beharrezkoak edo garrantzitsuak izateari uzten diotenean.

Datuak baliogabetzen direnean, horiek erabiltzeari uzteko prozedura abiaraziko da. Baliogabetze horrek datuak blokeatzea ekarriko du, eta, horren arabera, datuak identifikatu eta erreserbatu egingo dira horien tratamendua eragozteko, Administrazio publiko, Epaile eta Epaitegien esku uzteko izan ezean, hain zuzen ere, horien tratamenduak eragin ahal izan dituen erantzukizunei erantzuteko, baina erantzukizun horien preskripzio-epearen barruan bakarrik. Epe hori igaro ondoren, datuak ezabatzeari ekingo diogu.

Informatzeko eta onartzeko betebeharra

www.danatek.net  webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie, haremanetan jartzeko prestatutako inprimakien bitartez eta posta elektronikoko helbide desberdinen bitartez eskaintzen diren izaera pertsonaleko datuak gure fitxategietan gordeta geratuko direla, aldez aurretik Datuen Babeserako Espainiako Agentziari jakinarazita, eta erabiltzaileal baimena ematen du egoki den eran erabili daitezen (erabilitako inprimakiaren arabera), besteak beste, ondorengo helburu hauetarako:

  • newsletterrak edo informazio-buletinak eta albisteak igortzeko eta eskaintzei, promozioei, beherapenei eta produktu berriei buruzko informazio komertziala bidaltzeko, hori guztia jantzigintzaren eta kirolaren sektoreekin loturik.

  • erabiltzaileek webgunearen bitartez egiten dituzten kontsultak, iradokizunak edo eskaerak kudeatzeko eta horiei erantzuteko.

  • Blogean egindako iruzkinak kudeatu eta erantzuteko.

Eskatzen ditugun datu pertsonal guzti-guztiak, izartxo batekin markatuta egon ala ez, nahitaezkoak dira, eta beraz, erabiltzaileak ez baditu eremu guztiak betetzen, ezingo diogu bere eskaerari erantzun.

Datu pertsonalak jasotzeko inprimaki bakoitzean dagokion lege-oharra edo informazio-klausula gehitu da, eta bertan, bildutako datu horiek eta izaera pertsonaleko datuen babesaren alorrean indarrean dagoen araudiak eskatutako gainerako alderdiak zer helburu zehatzetarako xedatuko diren adierazten da. Erabiltzaileak, bere eskaera bidali aurretik, nahitaez irakurri eta onartu beharko du informazio-klausula hori.

Segurtasuna

DBLOaren 9. artikuluan eta DBLOAaren VIII. Tituluan xedatutakoarekin bat etorriz, Lazkanomusikadendak izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek baimenik gabe aldatu, galdu, erabili edo eskuratu daitezela eragozteko beharrezkoak diren teknika eta antolamendu arloko segurtasun-neurriak hartu ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta pairatzen dituzten arriskuak kontuan izanik, arrisku horiek gizakion ekintzetatik etorri nahiz ingurune fisiko edo naturaletik etorri.

Sekretu-betebeharra

DBLOaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabiltzaileen datu pertsonalak erabiltzen edo eskuratzen dituzten pertsona guztiek sekretu profesionala gordeko dute horien inguruan, eta horiek gordetzeko betebeharra izango dute. Betebehar horiek iraupen mugagabea edukiko dute.

Datuak lagatzea edo komunikatzea

Gure webguneko erabiltzaileek eskaintzen dizkiguten datu pertsonalak ez zaizkie inola ere hirugarrengoei jakinaraziko. Uneren batean horrelako datu-lagapen bat egitea beharrezkoa izango balitz, aldez aurretik erabiltzaileen onarpena eskatuko litzateke, Legeren batek horrela xedatzen duelako beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik edo DBLOaren beraren 11.2 artikuluan aurreikusitako salbuespenekin bat etorriz beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik.

Eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak

www.danatek.net  webguneko erabiltzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubideak erabil ditzakete, beren NANaren kopia batekin batera eskaera bat bidaliz honako helbide honetara:

Danatek,  Zarugalde 20, P.K. 20500 Arrasate (Gipuzkoa) – Espainia, edo bestela posta elektroniko bat bidaliz hona: danatek@danatek.net

Danatek servicios audiovisuales s.l. eskaera guztiei erantzungo die izaera pertsonaleko datuen babesaren alorrean indarrean dagoen araudiak ezarrita dituen epe eta baldintzetan.

Adin txikikoek webgunea erabiltzea

Erabiltzaileei arren eskatzen diegu irakur ditzatela gure webguneko Lege-oharrean argitaratu ditugun adin txikikoen erabilera-politikak.

Cookieak

Cookieak tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, webgune jakin batzuetako orrialdeetan sartu edo bisitatzen dituen disko gogorrean edo ordenagailuaren memorian gordetzen direnak, eta horiei esker, erabiltzailearen lehentasunak ezagutu daitezke berriro konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dute bertan jasota dagoen daturik irakurri, informazio pertsonala eskuratu edota beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri.

Cookie politikak webgune honetan ikus daiteke Cookiei gainezko lege oharrean.

Sare sozialei buruzko informazioa

Erabiltzaileei arren eskatzen diegu irakur ditzatela gure webguneko “Lege-oharrean” argitaratu ditugun sare sozialen erabilera-politikak